Sukaldaritza goxoa liburuak postre-errezeta aukera zabala eta ugaria biltzen du, etxeko postre ezagunetatik
hasi eta egungo gozogintza berrituarekin jarraituz. Errezeta sorta honetan euskal sukaldaritzan
prezituak diren betiko Arroz esnea, Peiak, Intxaur-saltsa, Sagar erreak edota Euskal pastela
ageri dira. Eta hauekin batera, proposamen bereziak eta berritzaileak: Txokolatezko brownie urtua,
Arto beltzezko krepeak, sagar konpotaz beteak edota Panna cotta, menda eta txokolatearekin?
Gozoa maite dutenentzat tentazio goxoa.